XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), euskarri osoan barrena etengabe doikuntzak egitera daramana.

Hala ere, haren ekoizpen osoa, dela paisajistikoa dela irudizkoa, ez dago naturalaren aurrean egina.

Beraren eritziz, irudimenezko edo oroitutako gai baten pintura ere sorkuntza-lana da 154.- Bienabe Artiak erantzundako galdekizuna. Ikus El nombre y la obra de Bienabe Artia en su testimonio op. cit..

Pintura-mota honetan modeloak parterik hartzen ez duenez gero, norberaren adiurreak eragin handiagoa du koloreztapena hautatzerakoan, berezko kolorea baztertuz adierazmenaren zerbitzutan, Hondarribiko Euskal Jaien egitarauetarako Bienaberen ilustrazioetan gertatzen den bezala.

Egia ere bada beste zenbait kasutan modelo baten ezak baldintzatu egiten duela artista eta formaren antzirudiztapenean gorabeheratsu izatera bultzatzen, halakoetan naturalaren oharterazpen erne batek ematen duen autodiziplinaren hutsunea nabaritzen zaiolarik.

Halaxe eman zuen aditzera kritika hegoamerikarrak 155.- ANONIMOA. Bellas Artes: Oleos de Bienabe Artia. Santiago de Chile, 1947ko Ekainaren 4eko El Mercurion..

Agian baduke honekin zerikusirik Euskal Herrian ere posatzeko modeloak aurkitzen izan zuen zailtasunak ere 156.- Nolabaiteko lotsaizun gaizki ulertu batengatik. Kexu da horretaz pintorea, Etxalarren posatzeko prest egongo ziren pertsona gehiago aurkituko zituelakoan bait zegoen..

Irudimenezko pinturaren pisua Bienaberen obra osoaren barruan garrantzi handi samarrekoa da, nahiz eta beraren atzean ikusmenezko oroimena egon, euskal natura hain bikainki bereganatua izanik beronen argi eta kolorezko inpresioak samur atxekitzen laguntzen ziona.

Bienabe Artiak, inpresionistak bezalatsu, denboraren iragankizunak naturaren gainean duen eraginaz kezkaturik, sarritan isladatua du argiaren aldakortasuna motibo bat eta beraren interpretazio-serie ezberdinetan, ingurugiroaren efektuez jabetzeko bere sentiberatasun fina frogatuz: honen lekuko ditugu Isla de los Faisanes (1960 eta 1964), Muelle de Fuenterrabía Bidasoaren gainean (1953ko bertsioak) edo Itzeako dorretxea, elurrez, eguzkiz edo itzalez, Bidasoako Beran.

Serie-lanari ekin zion irudimenezko pinturan ere, egokigarritasun handia erakutsiz bere sirekin eta Hondarribiko Arrantzaleen auzoaren ikuspegiekin.

Azkenik, Ricardo Barojaren erretratuari emaniko seriekuntza ere, 1953an, dokumentu bizi eta gizaberatsua dugu, aurpegi batetan eritasunak daragien bilakaeraren ispilu.

5.4. Euskarriak

Marrazkigintzan, gehien erabili zuen euskarria kolore zuriko papera izan zen, koadrikulatu gabea.

Batzutan krema koloreko entonazioa ere bai (Apunte de Ricardo Baroja muerto, 1953, lumatxoz eta tintaz, gehiegizko hoztasuna ekidinez).

Kartoia darabil pastelezko marrazkietarako eta are oihalaz ere baliatu izan da beronen gainean ikazñoz bere autorretratua marrazteko (1976ko bertsioa) eta pastelez paisaiaren bat edo beste burutzeko (Crepúsculo en Fuenterrabía, 1985).

Pinturan euskarriak bat baino gehiago dira.

Oihala maiz erabili izan du, aldez aurretik bat ere prestatu gabe, non eta berau fabrikatik prestaturik ez zetorren; garbi dago Bienabek nahiago zuela oihalaren ehundura beste edozein euskarriren gainazala baino.

Kartoia da zenbait oleotan, gouache eta are akuarelatan ere, darabilen euskarria, baina mihisea bezain usu ez.

1930erako jadanik erabilia zuen.

1950etik aurrera formato txikiko zenbait lanetan erabilia du, nahiko maiz.

Euskarri belaska izan arren, hurrengo hamarkadetan ere jarraituko du beronekin lanean.

Papera da euskarririk aukerakoena akuarelaz edo gouachez pintatzeko, eta halaxe darabil 1925az geroztik behinik-behin.

1950.en hamarkadan hartaz baliatzen segitzen du, nolabaiteko maiztasunez, entonazio zuri eta krematan.

Gouacheari akuarelari baino lehenago egingo dio muzin, azken honi 1970etik aurrera berriro ekingo bait dio.